2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

ADIMEN ANITZAK

Badakigunez, hainbat adimen motak ditugu, aditu ezberdinak zehazturikoak, baina bide berdinetik joateko, Howard Gardnerrek zehazturiko adimen anitzeko jarraipenari kasu egingo diogu. Beraz, aditu honek zehaztu zuen bezala, 7 adimen desberdin aurkitzen ditugu:

1. Hizkuntza adimena: Hitzak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna, bai ahoz, bai idatziz. Adimen honek hizkuntzaren egitura, hotsak, esanahiak, eta dimentsio pragmatikoak eta erabilera praktikoak maneiatzeko trebetassuna hartzen ditu bere baitan.

2. Adimen logiko-matematikoa: Gai honek erlazio abstraktuak eta sinboloak hartzen ditu barne, ikasleentzat zailena dena gainditzeko, subjetibotasun handia dela eta.

3. Adimen espaziala: Espazioan mugitzeko beharrezkoa dugun ahalmena, inguratzen gaituen espazioan mentalki adierazteko erabiltzen da. Umeek asko garatzen eta erabiltzen dute txiki-txikiak direnean, izan ere ingurunea perzibitzeko era oso zabala da. Egoera honen adibide batzuk pilotuek, itsuek edo basozainek izan daitezke.

4. Adimen gorputz-zinetikoa: Adimen honen ezaugarririk nagusienetarikoa koordinazioa, malgutasuna, abiadura, indarra, oreka, erritmoa... dira. Gorputzaren zenbait atalei aurre egiteko zeregina dauka, izan ere erronkatzat ikusten dena aurrera eramateko zeregina du. Adimen honen barne ikus dezakegun haibat adibide borrokalariak edo dantzalariak izan daitezke.

Berez, adimen honen izena kinestesikoa du, baina adituaren arabera izen bat edo beste erabiltzen du, beraz, blogaren zehar bi izenen erabilera ikusiko da.

5. Adimen musikala: Soinua edo musikaren bidea sortu, komunikatu edo bereganatzeko gaitasuna da. Honetan, entzumena sustatu egiten da, erlatiboa zein absolutua. Gainera, erritmoa, tonua, doinua eta ahotsa gaiarekin loturiko ariak jorratuko dira.

6. Pertsonen arteko adimena: Besteen tokian edo buruan jartzeko ahalmena da, hau da enpatia izateko gaitasuna. Berez ezagutzen dugun bezala adimen interpertsonala du izena, baina pertsonaren arabera izen bat edo bestea hartuko du.

7. Pertsonen baitako adimena: norberaren buruan datza adimen honek, pertsona bakoitzaren ulermenean. Esan beharra dago adimen hau oso gutxi lantzen dela, izan ere adimen interpertsonala sustatzen zeregina du eskola edo gizarteak gehien bat.

Adimen hau baita adimen intrapertsonala bezala ere ezaguna da.



Bideo honetan ikusiko dugu nola hirukide partaideko umeek adimenak lantzen dituzte. Bertan adimen guztiak jorratuko dira era praktiko batean, beraz irakasleentzako oso baliagarria izan daitekeen bideoa daukagu bertan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina