Gogoeta nagusia

Ikasturte honetan teknologia berri hauekin hurbiltasun gehiago izatea lortu izatearen ondorioz, argi dago ikusten dugula nola umeekin aktibitate ezberdinak planteatzeko eta egiteko material ugari dagoela, nahiz eta batzuetan ezegokiak izan beraien adinetarako.

Bestalde, ikusten dugu nola blogean egindako sarreren inguruan, adimen kinestesikoa berez hezkuntza sisteman ez dauka eduki behar zuen garrantzia berdina, eta sarreretan jartzen duen bezala, umeentzako oso egokia izango litzateke, izan ere haien mugikortasuna eta garapen motorra lantzeko ezinbestekoa baita.
Egia da umeek eskolaz kanpoko ekintzetan adimen hau lantzen dutela, baina gure sistemak ez du bere partez baliabiderik jartzen izan ere, gorputz ezziketan landu egiten diren gaiak edo egiten diren ekintzak gehienetan futbolarekin eta saskibaloiarekin soilik zerikusia dute; esan beharrekoa daukat esandakoa gehienbat nire esperientzan oinarriturik dago, baina entzundakoagatik, eskola gehinetan horrelakoak gertatzen direla ziur nago.

Amaitzeko, aipatu beharrekoa da, egoera hori aldatzeko aukera daukagula, eta hori gure eskuetan dagoela. Hezkuntza sistema honetan aurkitzen ditugun zailtasun guztiak hobetzeko aukera daukagu, jakinik erraza ez dela izango, baina pixkanaka pixkanaka egoera horri aurre egiteko baliabideak izango ditugula argi dago.
Horren adibide erraza Finlandiako hezkuntza sistema izan daiteke, izan ere bertan daukaten sistema ez da hasiera-hasieratik primerakoa izan, baizik eta momentu batean, garai batean aldaketa bat jaso izan zuen, zeuzkaten asunei aurre egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina